XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artikulu berean, enda bat mugatzeko hizkuntzak duen axola handia nabarmentzen du, arrazarena baino gorago jarriz honen garrantzia izaera ezartzerakoan eta ikur moduan, alderdiaren dotrinan arraza kontserbatzeak eta sendotzeak aurreragoko tokia zuenean:

Bananduak bizi gara euzkotarrok Frantze ta España'ren menpean, baña nok ukatu ama baten umiak gareana. Bananduak England ta Ipar Amerikatarrak eta enda batekuak dira. Bananduak España ta Ego Amerikatarrak eta senide dira. Izkuntza da ba endaen izakera ta ikurra, egi au ezin giñaike ukatu.

Txinan jayo dan euzko-semia euzkotarra da soñez, baña bere izkuntza ta oiturak txinatarrak badira ¿ete da aren gogua euzkotarra?

Asko dira gure artean be soñez euzkotar eta gogoz atzerritar diranak naita ez izan euraen erruz, baña Aberrija ezaututean aren izkuntza aren gogua eurakandu bear ebenak 9 Gorgonio Renteria Perularra Bakotxari berea in Euzkadi 193?-5-21, 7031 alea..

9

Euskararen alde idazteko askotan hartu zuen luma.

Esaterako, Bilboko hogei mila eta gehiago euskaldunen eskubideak aldezteko, euskaldun dendariei erostea gomendatuz.

Hurrengo umeei euskararik irakasten ez zien ama jorratuko zuen, euskaldunon geuron hutsak salatuz.

Nahiz gogaiderik ez zuen nahigabetu gura, ez zuen gupidarik bere alderdiaren euskararekiko zabarkeriak gaitzesteko:

Ostera Ondarroa'ko erri begikoan arraintzaleak izan eben batzarrean egon giñan lengo igandean eta ez genduan entzun batzar aretan euzkera gure eta gure arraintzalien izkuntzan ezertxu be.

Naita argi ta garbi entzun genduan arraintzale zindo baten deadarra, esanik, berak ezekiela erderarik (...) inortxok ezeutsan yaramonik egin (...) Batzar buruan, aizkide aberkideak genduzan eta ezdoguz mindu nai euraen gogoak; baña geuk be min bizija artu genduan eta intziri dagi, gogoak.